AURKEZPENA

Arraunketa da, ziur aski, euskal kirolen artean azken urteetan aurrerapen eta berrikuntza gehien izan duen kirola. Egun, traineruen liga arraunzale eta kirolzale guztion ahotan dabil etengabe, batik bat uda aldean. Baina, jakina da arraunlarien prestakuntza aurreko neguan, edo udazkenean, hasten dela, lehorreko lana eginez, gero txalupetan, tostakoetan nahiz arraunketa olinpikokoetan, jarraitzeko.

Euskal Herrian bi modalitate hauek, tostako arraunketa eta olinpikoa, sarritan elkarlanean aritzen dira, orri honetan ikusiko dugunez. Orriaren helburua da, baita ere, modu argi eta atseginean agertzea bi modalitateen teknika eta erabilitako ontzien ezaugarriak, noiztik datozen bat eginik modalitate bi hauek Euskal Herrian eta abar.

Ondorioz, euskal arraunketaren historiaurrea, lehiaketen bilakaera gaur egungo egoerara iritsi arte, bi modalitateetan erabilitako ontziak, bien tekniken azalpenak, prestaketa fisikoa, emakumea arraunean, arraunketa munduko oinarrizko hiztegia, historiako estropada garrantzizkoen emaitzak palmaresak osatuko dute, nagusiki, orri honen edukia.


Oharra
- Arraunketa olinpikoa hitzak erabiliko ditut modalitate hau adierazteko, askotan entzuten den aulki mugikorra izenaren ordez, honek berea bakarrik ez den ezaugarria hartzen baitu. Yola izeneko arraunketa modalitateak, esate baterako, baduelako eserlekuaren mugikortasunaren ezaugarria.


Hasiera

Egilea

Historia

Bi modalitateak: ontziak

Teknika

Arraunlarien prestakuntza fisikoa

Emakumea eta arraunketa

Oinarrizko hiztegia

Euskal arraunketaren aro modernoa

Kontxako estropadak

Galderak eta komentarioak

ARGAZKIAK