EGILEA

Manu Etxeberria, gaztetan arraunean aritutako oriotarra, arraunari eragitaeari utzi eta idazteari ekin zion, arraunarekiko zaletasunari eutsiz. Egunkari kolaboratzaile lanetan lehenik, eta hiru liburutan ondoren, islatu du Manuk, arraunketak sortzen dion sentimendua.

Lanbidez pedagogo eta irakaslea da eta, horrexegatik, nabaria da bere lanetan ikuspuntu didaktikoa, dibulgaziokoa, eta orri honek hori uzten du agerian. Prestakuntza teknikoari dagokionez, Arraunketako Euskal Federazioaren Entrenatzaile ikastaroen aurreneko promozioan eskuratu zuen entrenatzaile titulua. Besteak beste, bere herrian, Orion, monitore ikastaroen antolaketaz arduratu zen, hauetan irakasle gisa Euskal Herriko teknikari eta aditu aipagarrienak bilduz.

Azkenik, aipagarria da antolatu izan dituela arraunketari buruzko hitzaldiak, Euskal Herriko hainbat herritan, klubeetan, kultur etxeetan edo ikastetxeetan, euskaraz nahiz gaztelaniaz.

Argazkian, Bartzelonako Olinpiadetan egunkari kolaboratzaile zela, Abbagnale italiar arraunlari ospetsuekin (bi aldiz txapeldun olinpikoak eta hainbatetan mundukoak).

Hasiera

Aurkezpena

Historia

Bi modalitateak: ontziak

Teknika

Arraunlariaren prestakuntza fisikoa

Emakumea eta arraunketa

Oinarrizko hiztegia


Euskal arraunketaren aro modernoa

Kontxako estropadak

Galderak eta komentarioak

ARGAZKIAK