HISTORIA

Lehenik eta behin, bi konzeptu, historia eta historiaurrea, bereiztea ezinbestekoa dela uste dut. Aurrenak, historiak, arraunketak kirol moduan XIX. mendetik izan duen bilakaera azaltzen digu; eta historiaurreak, berriz, kirola eta lehiaketen jatorriaren nondik norakoak. Bigarren hau da atal honetan jorratuko dudana, labur bada ere.
Historiaurrea:
arraunketaren jatorria
Arraunketa kirola Euskal Herrian nola sortu zen aztertzeko gizakiak bizirauteko erabili izan duen eguneroko jarduerari, lanbideari, erreparatu behar diogu. Arrantza izan zen, batetik, arraunketa lehiaketen aurrekaria euskal uretan. Harrapatutako arraina portuan saltzeko zeinek lehenago ekarri elkarrekin lehian aritzen ziren arrantzaleak.

Arrantza jarduerarekin batera, ordea, arraunketa lehiaketek beste aurrekari bat ere izan zuten: itsas portu handietan, Bilbo eta Pasaia, batik bat, belaontzi handiak atoaian portura garraiatzeko, traineruak erabiltzen ziren eta horrek eragin zituen tankera honetako lehiak. Izan ere, traineruek talaiatik begiztatutako ontziak porturatzeko ibilbide luzeak egin behar izaten zituzten, norgehiagokan, nor lehenago iritsi, jardun horren truke ematen zen diru sari ona eskuratzeko.

Historia: estropada antolatuak
Arrantzan edota atoaian zebiltzan gizonek eragindako erronka haiek herrien arteko desafioak ere sortu zituzten, eta, ondorioz, aurreneko estropaden antolaketa. Dena den, traineruen artean izandako aurreneko lehia antolatua ez zen apostu hutsala izan. Bermeo eta Mundaka herrien artean dagoen Izaro irlaren jabetza izan zen norgehiagokaren arrazoia.
Pasaian XIX. mendearen erdi aldera hiru traineruk ibiltzen ziren atoai lanetan, San Juaneko bi eta bat San Pedroko bat, eta 1854an, Donibaneko festeetan estropada lokatu zuten hiru traineruek.
Donostiako Kontxako Estropadak. Aipatutako horietaz aparte, jokatu ziren, noski, arraun norgehiagoka gehiago gurean, baina, izan zen bat kirol honen historian mugarri suertatuko zena. 1871. urtean Hondarribia eta Pasaia herrietako traineruek jokatutakoak sortu zuen ikusmina, gerora, estropadarik ospetsuen eta preziatuena izango zenaren jaiotza: Kontxako Estropadarena. Hondarribitarren eta pasaitarren arteko desafio haren oihartzunak urte askoan iraun zuen, eta 1879, turismo hiri nagusia zen Donostian aurreneko Kontxako Estropada antolatu zen, eta han ere pasaiatarrak gailendu ziren. Aurrerantzen, ia urtero jokatzen hasi zen Donostiako Bandera, eta erreferente nagusia bilakatu zen arraunketa munduan.
Hiru aro. Donostiako Estropadak, 1879tik 2004 urtera bete dituen 125 urte hauetan, etenak, aldaketak eta abarrak bizi izan ditu. Kontxako Estropadak, eta, oro har, euskal arraunketak, urte hauetan hiru aldi edo aro nagusi izan ditu:

1.- Arrantzaleak eta, oro har itsasgizonak, arraunlariak ziren eta ia ez zuten prestakuntza berezirik behar estropadetan jarduteko, eguneroko ariketa huraxe baitzuten. Aro honek lehenbiziko ekitaldietatik 1920ko hamarkadara arte iraun zuen.

2.- 1920ko hamarkadatik aurrera baporeko itsasontzien erabilpena zabaldu zen Euskal Herriko kostaldeetan, eta honek, degorrigorrez, estropadetarako prestakuntza berezia egin beharra ekarri zuen.

3.- Aro Modernoa. 1970. urtean Donostiako Kontxako Estropadetan palmaresik onena duen Oriok, arraun jarduna eraberritu egin zuen. Aurreko urteetan arraunketa olinpikoan hasita, agilutxoek trainerura egokitu zituzten ikasitakoak: prestakuntza fisikoa, teknika eta abar. Aurrerantzean, talde guztiek oriotarren jarraibideari eutsi zioten, aro berriari bidea emanez.

Hasiera

Egilea

Aurkezpena

Bi modalitateak: ontziak

Teknika

Arraunlariaren prestakuntza fisikoa

Emakumea eta arraunketa

Oinarrizko hiztegia

Euskal arraunketaren aro modernoa

Kontxako estropadak

Galderak eta komentarioak

ARGAZKIAK