EUSKAL ARRAUNKETAREN MODALITATEAK

Oriok 1970ean trainerutan aro berria hasi zuenetik, tostako arraunketa eta modalitatea olinpikoa elkarrekin batera ibili izan dira egun arte. Euskal talde askok, modalitate olinpikoa praktikatzen ez duten arren, bien arteko harremanaz baliatu izan dira. Arraunketa olinpikoak oinarrizko gaitasunak (ahalmen fisikoa, psikomotorea, teknikoa...) hobetzeko erabili ohi da, nagusiki prestakuntza fisikoari dagokionez. Bestalde, tostako arraunketak, traineruak zehazki, indar eta ospe handiagoa du gurean, eta ekonomikoki ezinbesteko laguntza ematen die modalitate olinpikoa praktikatzen duten taldeei.

Ontzi eta teknika ezberdinak

Tostako arraunketa eta arraunketa olinpikoaren arteko bereizketa ontziei eta mugimendu fisikoari dagokie. Batetik, eserlekua da bereizten dituena, tostako arraunketako ontziek finkoa baitute eta olinpikokoek, berriz, mugikorra. Bestetik, eserlekuen kontuaren ondorioz, tostakoek besoak eta bizkarra dute indarraren ardatz, eta olinpikoek, berriz, hankak.

Ondoren, bi modalitateetan erabiltzen diren ontziak eta teknika azalduko ditugu:

Tostako arraunketa
Ontzien ezaugarriak
BATELA
TRAINERILA
TRAINERUA

Luzera (gehienez): 7 metro

Pisua (gutxienez): 70 kilo

Arraunlari kopurua: lau eta patroia.

Patroiaren pisua (gutx.): Seniorrtan, 50 kilo eta gazteetan, 45 kilo

Estropada-ibilbidea: Senior eta jubeniletan,
2000 metro; kadeteetan, 1500 m. eta infantiletan, 1000 metro.

Luzera (gehienez): 9´5 metro

Pisua (gutxienez): 100 kilo

Arraunlari kopurua: sei eta patroia.

Patroiaren pisua (gutx.): Seniorrtan, 50 kilo eta gazteetan, 45 kilo

Estropada-ibilbidea: Senior eta jubeniletan,
3500 metro.

Luzera (gehienez): 12 metro

Pisua (gutxienez): 200 kilo

Arraunlari kopurua: hamahiru eta patroia.

Patroiaren pisua (gutx.): 50 kilo

Estropada-ibilbidea: 5556 metro.

Arraunketa Olinpikoa
Ontzien ezaugarriak
Arraun banako ontziak
Lemazaindun bikoa
Lemazain gabeko bikoa
Lemazaindun laukoa

Luzera - 10,50 metro
Pisua - 35-40 kilo bitarte
Arraunlari kopurua - Bi eta lemazaina

Luzera - 10,20 metro
Pisua - 25-30 kilo
Arraunlari kopurua - Bi arraunlari

Luzera - 14 metro
Pisua - 55-60 kilo
Arraunlari kopurua - Lau eta lemazaina

Lemazain gabeko laukoa
Zortzikoa

Luzera - 13 metro
Pisua - 50-60 kilo bitarte
Arraunlari kopurua - Lau arraunlari

Luzera - 18 metro
Pisua - 90-110 kilo bitarte
Arraunlari kopurua - Zortzi eta lemazaina

Scull erako ontziak
Skiffa
Scull bikoitza
Scull laukoitza

Luzera - 7 metro
Pisua - 14-20 kilo
Arraunlari kopurua - Arraunlari bakarra

Luzera - 10,20 metro
Pisua - 25-30 kilo bitarte
Arraunlari kopurua - Bi arraunlari

Luzera - 13 metro
Pisua - 50-60 kilo
Arraunlari kopurua - Lau arraunlari


ITZULI