EGILEA
|
|
Manu
Etxeberria, gaztetan arraunean aritutako oriotarra, arraunari eragitaeari
utzi eta idazteari ekin zion, arraunarekiko zaletasunari eutsiz. Egunkari
kolaboratzaile lanetan lehenik, eta bost liburutan ondoren, islatu du
Manuk, arraunketak sortzen dion sentimendua.
Lanbidez
pedagogo eta irakaslea da eta, horrexegatik, nabaria da bere lanetan ikuspuntu
didaktikoa, dibulgaziokoa, eta orri honek hori uzten du agerian. Prestakuntza
teknikoari dagokionez, Arraunketako Euskal Federazioaren Entrenatzaile
ikastaroen aurreneko promozioan eskuratu zuen entrenatzaile titulua. Besteak
beste, bere herrian, Orion, monitore ikastaroen antolaketaz arduratu zen,
hauetan irakasle gisa Euskal Herriko teknikari eta aditu aipagarrienak
bilduz. |
![]() |
Argazkian,
Bartzelonako Olinpiadetan egunkari kolaboratzaile zela, Abbagnale italiar
arraunlari ospetsuekin (bi aldiz txapeldun olinpikoak eta zazpi aldiz
munduko txapeldunak).
|
|