Kontxako
estropadak tostako arraunketaren Olinpiadatzat daukate euskal arraunzale
guztiek. Iraileko lehenbiziko bi igandeetan Donostiako badian jokoan jartzen
den bandera izaten da, urtero-urtero, Euskal Herriko eta Kantauri osoko
traineruen helburu nagusia.
Kontxako
Bandera, 125 urtetako tradizioaren babesean, partaidetza eta lehiaketa
maila hoberena duen estropada da. Arraunketa denboraldiko beste bandera
eta txapelketen gainetik dugu Donostiakoa. Hala izan zen duela mende bat,
eta halaxe da gaur egun. Izan ere, Talde baten palmaresa nolakoa den neurtzeko,
zenbat Kontxa dituen bereganatuta ikusi besterik ez dago. Kontxako Bandera
da, inondik ere, Kantauriko arraunketaren txapela ematen duena;urrezko
txapela, inondik ere.
KONTXAKO
MARKAK ETA BITXIKERIAK
ORIO,
AURRENA RANKINEAN
Orioko
trainerua da Kontxako estropadetan garaipen gehien eskuratu dituena: 32
*************
CASTRORENAK
ESTROPADEN BI ERREKORRAK
Kontxako
estropadaren markak, bai egun batekoa, bai bi egunekoa, kantabriako Castro
Urdiales taldeko traineruak ditu, 2006. urtean jarriak: 18-59-94 eta 38-13-32.
*************
AITA
MANUEL, PATROI SARITUENA
San
Pedroko Aita Manuel (M. Arrillaga) da Kontxako Bandera gehienetan bandera
eskuratu duen patroia: zortzi.
*************
ORIO,
ERREGULARRENA
Orio izan da trainerurik erregularrena Kontxako estropadetan: XX. mendeko
hamarkada guztietan gutxienik bandera bat irabaztea lortu du. Izan ere,
Oriok mendea irabazten hasi zuen, 1901ean, eta irabazten bukatu zuen,
2000an. 2007ko Kontxako Bandera irabazita, hamarkada honetako erronkari
aurre egitea lortu zuen.
*************
SAN
PEDROK, SEI GARAIPEN ERRENKAN
San
Pedroko traineruak du errenkan lortutako garaipenen errekorra: sei, 1927tik
1932ra.
*************
OLIDEN
ETA KORTA, GARAIPEN ERREKORRA
Batista
Oliden eta Jose Luis Korta oriotarrak dira Kontxako Bandera gehienetan
irabazi dituenak: 13. Olidenek Oriorekin 10 bandera, 2 Aginagarekin eta
bat Donostiarekin eskuratu zituen, denak arraunlari moduan. Kortak, berriz,
arraunlari, entrenatzaile eta patroi lanetan, 6 Oriorekin, 1 Lasarterekin
, 4 Sestaoko Kaikurekin eta Castrorekin bi bandera irabazi ditu.
*************
SAILKAPENEN
PROBAREN ERREKORRA, URDAIBAIK
Bermeoko
Urdaibai traineruak du Kontxako estropadetarako sailkapen probaren errekorra.
Aurtengoan (2004) jarri du marka berria, 19-04-64 krono izugarria.
*************
PASAIAK,
LAU TRAINERU SAILKATUAK EKITALDI BATEAN
1997
eta 1998ko ekitaldietan Pasaiako badiaren lau traineruk parte hartu zuten:
Koxtape (San Juan), Donibaneko Arraunlariak (San Juan), Trintxerpe eta
San Pedro.
*************
1998KO
SAILKAPEN ESTROPADA, 25 TRAINERU
Sailkapen
estropadan traineru gehien, 25, 1998ko ekitaldian izan ziren. Bertan,
besteak beste, gaur egun trainerutan denboraldi gutxitan parte hartzen
duten Donibane Lohitzuneko Ur-joko eta Hendaiako Endaika traineruak aritu
ziren.
*************
ONTZIGILEAK
ERE, LEHIAN
Joan
den hamarkadan zuntzezko traineruak egiten hasi arte, bi izan ziren untzigile
nagusiak: Ikazeta oriotarra 1951tik 1985era, eta Fontan sanpedrotarra
1994 arte. Ondoren, 1995eko denboralditik aurrera, ordea, material berria
zela eta, Cuesta, Cosmoplas, Amilibia eta Olarizegi ontzigileak hasi ziren
traineruak egiten. Azken urteetan Amilibia oriotarrak eginak izan dira
ia traineru guztiak Kontxako estropadetan.
*************
|
1879 Avante (Pasaia)
- Erramun Goienetxea
1880 ----- ez zen jokatu / no se celebró
1881 Hondarribia-Leon Berrotaran
1882 ----- ez zen jokatu / no se celebró
1883 ----- ez zen jokatu / no se celebró
1884 ----- ez zen jokatu / no se celebró
1885 ----- ez zen jokatu / no se celebró
1886 ----- ez zen jokatu / no se celebró
1887 ----- ez zen jokatu / no se celebró
1888 ----- ez zen jokatu / no se celebró
1889 Donostia - Luis TorreKua
1890 Donostia - Luis Carril
1891 Donostia - Kiriko
1892 Donostia - Kiriko
1893 ----- ez zen jokatu / no se celebró
1894 Donostia - Kiriko
1895 Donostia - Francisco Arregui
1896 Getaria - Francisco Arregui
1897 Donostia - Francisco Arregui
1898 Ondarroa - Manuel Beitia
1899 San Pedro - Lucas Iturralde
1900 ----- ez zen jokatu / no se celebró
1901 Orio - Manuel Olaizola
1902 ----- ez zen jokatu / no se celebró
1903 ----- ez zen jokatu / no se celebró
1904 ----- ez zen jokatu / no se celebró
1905 ----- ez zen jokatu / no se celebró
1906 ----- ez zen jokatu / no se celebró
1907 ----- ez zen jokatu / no se celebró
1908 ----- ez zen jokatu / no se celebró
1909 Orio - Manuel Olaizola
1910 Orio - Manuel Olaizola
1911 Getaria - Francisco Arregui
1912 ----- ez zen jokatu / no se celebró
1913 ----- ez zen jokatu / no se celebró
1914 ----- ez zen jokatu / no se celebró
1915 Donostia - Soterotxo
1916 Orio - Manuel Olaizola
1917 San Pedro - Aita Manuel
1918 Donostia - Kiriko
1919 Orio - Manuel Olaizola
1920 Donostia - Kiriko
1921 Union Pasajes - Aita Manuel
1922 Donostia - Soterotxo
1923 Orio - Antonio M. Uranga
1924 San Juan - Machet
1925 Orio -Antonio M. Uranga
1926 Ondarroa -Juan B. Beitia
1927 San Pedro -Aita Manuel
1928 San Pedro -Aita Manuel
1929 San Pedro -Aita Manuel
1930 San Pedro -Aita Manuel
1931 San Pedro -Aita Manuel
1932 San Pedro -Aita Manuel
1933 Orio -Domingo Mitxelena
1934 Orio -Domingo Mitxelena
1935 San Pedro -Aita Manuel)
1936 ----- ez zen jokatu / no se celebró
1937 ----- ez zen jokatu / no se celebró
1938 ----- ez zen jokatu / no se celebró
1939 Orio -Antonio M. Uranga
1940 Orio -José M. Urdangarín
1941 Hondarribia- Román Aguirre
1942 Orio - Domingo Mitxelena
1943 Hondarribia - Pedro Gonzalez
1944 Orio - Domingo Mitxelena
1945 Pedreña - José Bedia
1946 Pedreña - José Bedia
1947 Hondarribia - Bernardo Elduaien
1948 Hondarribia -Bernardo Elduaien
1949 Pedreña - José Bedia
1950 Donostia - Pinchán
|
1951 Orio - Inaxio
Sarasua
1952 Orio - Inaxio Sarasua
1953 Orio - Inaxio Sarasua
1954 Iberia (Sestao) - Jose A. Arraiz
1955 Orio - Inaxio Sarasua
1956 San Juan - Jose A. Lujanbio
1957 Aginaga - Ramón Arreseigor
1958 Orio - Inaxio Sarasua
1959 Iberia (Sestao) - Manuel Arraiza
1960 Aginaga - K. Etxeberria, Gorria
1961 Sanjuandarra - Bibiano Etxabe
1962 San Juan - Bibiano Etxabe
1963 San Juan - Bibiano Etxabe
1964 Orio - Klaudio Etx., Gorria
1965 Hondarribia - Jose A. Lujanbio
1966 Hondarribia - Jose A. Lujanbio
1967 Hondarribia - Jose A. Lujanbio
1968 Hondarribia - Jose A. Lujanbio
1968 Hondarribia - Jose A. Lujanbio
1969 Lasarte-Michelin - K. Etxeberria, Gorria
1970 Orio - J. Lizarralde, Altxerri
1971 Orio - J. Lizarralde, Altxerri
1972 Orio - J. Lizarralde, Altxerri
1973 Lasarte-Michelin - Antonio Oliden
1974 Orio - J. Lizarralde, Altxerri
1975 Orio - J. Lizarralde, Altxerri
1976 Pedreña - Ruben Laso
1977 Santurtzi - Koldo Urtiaga
1978 Kaiku (Sestao) - N. Torres, Txirri
1979 Santurtzi - Koldo Urtiaga
1980 Kaiku (Sestao) - N. Torres, Txirri
1981 Kaiku (Sestao) - N. Torres, Txirri
1982 Kaiku (Sestao) - N. Torres, Txirri
1983 Orio - J. Lizarralde, Altxerri
1984 Zumaia - K. Etxeberria, Gorria
1985 Santurtzi - Roque
1986 Koxtape (San Juan) - Juan M. Lujanbio
1987 Zumaia - Edu Aristi)
1988 Koxtape (San Juan) - Juan M. Lujanbio
1989 San Pedro - Juan C. Fontán
1990 Koxtape (San Juan) - Juan M. Lujanbio
1991 San Pedro - Juan C. Fontán
1992 Orio - Jose Luis Korta
1993 San Pedro - Juan C. Fontán
1994 San Pedro - Juan Carlos Fontán
1995 Donibaneko (San Juan) - J. M. Lujanbio
1996 Orio - Txiki Larrañaga
1997 Orio - Txiki Larrañaga
1998 Orio - Txiki Larrañaga
1999 Koxtape (San Juan) - Joseba Arbona
2000 Orio - Txiki Larrañaga
2001 Castro Urdiales - J. L. Korta
2002 Castro Urdiales - J. M. Lujanbio
2003 Astillero - Izortz Zabala
2004-Astillero- Izortz Zabala
2005-Hondarribia-Joseba Amunarriz
2006-Castro Urdiales-K. Garma
2007-Orio - Irakoitz Etxeberria
2008-Castro Urdiales - Iker Gimeno
2009-Kaiku (Sestao) - Aitor Zurinaga
2010-Urdaibai - Asier Arego
2011-Urdaibai - Gorka Aranberri
2012-Kaiku - Cristian Garma
2013-Hondarribia- Joseba Amunarriz
2014-Urdaibai - Gorka Aranberri
2015-Urdaibai - Gorka Aranberri
2016-Urdaibai - Gorka Aranberri
2017-Orio - Gorka Aranberri
2018-Hondarribia - Joseba Amunarriz
2019-Hondarribia - Joseba Amunarriz
2020-Hondarribia - Joseba Amunarriz
2021 Santurtzi -Gorka Aranberri
|
TALDEKAKO
BANDERA KOPURUA
1-Orio: 32
(1901, 1909, 1910, 1916, 1919, 1923, 1925, 1933, 1934, 1939, 1940, 1942,
1944, 1951, 1952, 1953, 1955, 1958, 1964, 1970, 1971, 1972, 1974, 1975,
1983, 1992, 1996, 1997, 1998, 2000 , 2007, 2017).
2-San Pedro: 15 (1880, 1899, 1906, 1917, 1927, 1928, 1929, 1930,
1931, 1932, 1935, 1989, 1991, 1993 eta 1994)
3-Donostia: 14 (1879, 1883, 1889, 1890, 1891, 1892, 1894, 1895,
1897, 1915, 1918, 1920, 1922 eta 1950)
4-Pasai Donibane: 10 (1924, 1956, 1961 (Sanjuandarra), 1962, 1963,
1986, 1988, 1990 (Koxtape) 1995 (Donibaneko) eta 1999 (Koxtape)
5-Hondarribia: 14 (1881, 1941, 1943, 1947, 1948, 1965, 1966, 1967,
1968, 2005, 2013, 2018, 2019, 2020)
6-Kaiku (Sestao): 5 (1978, 1980, 1981, 1982, 2009 eta 2012)
7-Urdaibai: 5 (2010, 2011, 2014, 2015, 2016)
8-Pedreña: 4 (1945, 1946, 1949 eta 1976)
9-Castro Urdiales: 4 (2001, 2002, 2006, 2008)
10-Santurtzi: 4 (1977, 1979, 1985, 2021)
11-Getaria: 2 (1896 eta 1911)
12-Ondarroa: 2 (1898 eta1926)
13-Lasarte-Michelin: 2 (1969 eta1973)
14-Aginaga: 2 (1957 eta 1960)
15-Zumaia: 2 (1984 eta 1987)
16-Iberia-Sestao: 2 (1954 eta1959)
17-Astillero: 2 (2003 eta 2004)
18-Union Pasajes: 1 (1921)
19-Avante Pasajes: 1
|